XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

O.I.T. aktiboak

Ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko lan bat ekartzen duten pertsona guztiak dira, eta baita lan egiteko prest egonik, une horretan enplegurik ez dutelako enplegu bila dabiltzanak ere.

O.I.T. okupatuek eta O.I.T. langabeek osatzen dute.

Biztanleria iharduera laboralduna, langabe iharduera ez-laboraldunak eta langabe doiak besarkatzen dituen multzoaren parekoa da, jadanik definituak ditugun bezala.

O.I.T. okupatuak

Enplegu ordaindu bat duten edo iharduera independente bat daramaten eta lanean aurkitzen diren, edota, lanik gabe egonik ere, beren enpleguarekin lotura formal bat mantentzen duten pertsona guztiak dira.

Bat dator gorago deskribatutako gainokupatu, okupatu doi, azpiokupatu eta okupatu marjinalen taldeekin.

O.I.T. Iangabeak

Enplegu alokatu bat edo enplegu independiente bat ez duten eta gaur egun lan egiteko prest egonik enplegu bila dabiltzan pertsona guztiak dira.

Bat dator ia-langabeen langabe iharduera ez-laboraldunen eta langabe doien baturarekin.

O.I.T. ez aktiboak

Aktiboak ez diren pertsona guztiak dira.

Honako kategoria profesional hauetan sailkatzen dira: ikasketak egiten ari diren pertsonak, etxeko lanak egiten dituztenak, jubilatuak, pentsiodunak, errentadunak eta ezgaituak.

Enplegu bila dabiltzan eta iharduera ez-laboral bat duten pertsonek iharduera ez-laboraletan okupatuek eta jubilatu doiek eta bestelakoek osatzen dute kategoria hau.

O.I.T. iharduera-tasa

Talde baten iharduera-tasa deitzen zaio, talde horretatik biztanleria aktiboaren parte egiten duten kideen proportzioari.

Portzentaiatan adierazi ohi da.

O.I.T. langabezi tasa

Talde baten langabezi tasa deitzen zaio, talde horretatik lanik gabe aurkitzen diren aktiboen proportzioari.

Portzentaiatan adierazi ohi da.

Sektore ekonomikoa

Pertsona batek bere okupazio nagusia erreferentziako astean zehar zein establezimendu, enpresa edo bestelako unitate ekonomikotan ematen duen, horren iharduera-motari dagokio, edota, lehenago lan egindako langabeen kasuan, berriz, beren azken enplegua zein enpresa edo establezimendutan izan duten, horren iharduerari.

Lau sektoretako sailkapena erabiltzen da: Nekazaritza, Industria, Eraikuntza eta Zerbitzuak.

C.N.A.E. delakoan honako dibisio hauei dagozkie: Nekazaritza 0. dibisioari, Industria 1.2.3.4. dibisioari, Eraikuntza 5. dibisioari eta Zerbitzuak 6.7.8.9. dibisioari.